Amuko zubia eraitsi dute

Jon Garmendia 2004ko urr. 28a, 21:10

Herenegun Amuko zubitik pasatu nintzen. Ondarre aldetik Zubi-zahar aldera. Nolako egoeran dagoen ez dago aitatu beharrik: ia-ia inork ez du erabiltzen eta laster jango du sasiak eta laharrak. Baina hori ez da kontua. Zubi zahar aldeko petril izkina bat eraitsita zegoen, eta ondo eraitsita gainera.

Kamioi batek eraitsi ote du?

Kamioi batek jo eta erori balitz bezala-edo zegoen. Harriak txukun-txukun pilatuta eta ezer gertatuko ez balitz bezala. Hala ere, kamioiarena ez dakit horrela den. Ez nintzateke harrituta zubi izkina horrek enbarazu egin eta baten batek propio eraitsi izan balu ere. Badakizue, Martxialeneko kamioiak hor ibiltzen dira batetik bestera, eta enbarazu egingo zuen igual.

Herri bidea itxita

Hortaz gain, Ondarretik Zubizaharrera eta handik Enparangain aldera doan herri bidea zergatik dago itxita Zubizahar parean? Zeinek dauka horko piboteen giltza? Izan ere, batzuetan irekita egoten da, eta uste dut Martxialenekoek izango dutela horko giltza. Legezkoa al da herri bidea partikular baten erabilerarako bakarrik ixtea?

Lehen ere saiatu ziren

Trenaren museokoak itxitura egin zutenean ere saiatu ziren herri bidea ixten, eta orduan itxitura egin ondoren itxituraren zutzbeei eusteko egin zuten estruktura eraitsi egin behar izan zuten.

Baten batek nik baino zeozer gehiago baleki, eskertuko nioke erantzunen bat.