XXII. Antzerki Topaketak eman ditu lehen saioak

uztarria 2004ko aza. 8a, 17:11
  • Larunbatean hasi zen Komediante tunante baino... antzezlanarekin; igandean txotxongiloak izan ziren
  • Azaroko hil osoan antzezlanak ikusteko aukera izango da asteburuetan

Larunbatean eman zitzaion hasiera XXII. Antzerki Topaketari. Antolatu diren bederatzi antzezlanetan lehena izan zen Komediante tunante baino... izenekoa. Bederatzi lanetatik lau antzerki talde amateurrenak dira.

Igande arratsaldean txotxongiloentzako tartea izan zen. Ibaitxu: burdinaren lamia lana ikusi zuten hurbildutakoek.

Aipatzekoa da azaroaren 20rako antolatu den antzezlana. Azpeitian antzerkirako zaletasun handia egon izan da eta hori dela eta, omenaldia egin nahi izan zaie antzezle lanetan aritu direnei. Maritxu nora zoaz, edert galant hori Azpeitira Bartolo nahi badezu etorri Udalak ekoitzitako antzezlana eskainiko zaie.

Bokadillo baten truke

Horrela du izena Pako Aristik Azpeitiko antzerki amateurraren inguruan idatzi duen liburuak. Bokadillo baten truke antzerkigintzan dabiltzan zazpi pertsona elkarrizketatuz sortu du Aristik. Izenaren jatorria galdetzerakoan honakoa erantzun zuen liburuaren aurkezpenean: "Nik liburua egiteko elkarrizketatu ditudan antzezleek gehien errepikatu duten esaldia da, eta horixe jarri diot izenburua".