Txapeli egingo zaion omenaldiarekin hasiko da Santo Tomasetako egitaraua

uztarria 2004ko abe. 3a, 17:12
  • Ostiralean (abenduak 17), larunbatean (18) eta asteartean (Santo Tomas egunean) ekitaldiak antolatu ditu Udalak
  • Egitaraua osorik ikus daiteke uztarria.com-en

Santo Tomas egunerako 18 egun falta dira. Udalak, ordea, atera du aurtengo egitaraua; ostiralean, abenduaren 18an, bertsolariek Txapelei omenaldia egingo diete, ondoren, larunbatean musika kontzertua ikusi eta entzuteko aukera izango da, eta azkenik, asteartean, Santo Tomas egunean bertan denetik antolatu da.

Hona hemen egitaraua:

Abenduak 17, ostirala

  • 22:30ean, Txapel-en omenezko bertso jaialdia, Soreasu Antzokian.

Aurkezleak: Leire Ostolaza eta Jokin Uranga.

Antolatzaile: Erniarraitz Bertsozale Elkartea.

Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano, Joxe Luis Gorrotxategi, Haritz Etxeberria Ministro, Beñat Lizaso.

Abenduak 18, larunbata

  • 22:00etan, Enparantza Nagusian, kontzertua: Neu eta Legen Beltza taldeak.

Abenduak 21, asteartea, Santo Tomas eguna

  • 10:00etan, Frontoi Txikian eskuzko pilota partida finalak:
  1. - Benjaminak.
  2. - Alebinak.
  3. - Infantilak.
  4. - Prejubenilak
  5. - Jubenilak.

XXII. ARGAZKI LEHIAKETA “SANTO TOMAS 2004”. Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta

  • 11:00etan, Udal Musika Banda eta Dultzaineroen kalejira.
  • 11:30ean, Itsasiko Ttuntturroen eta Musika Eskolako soinujoleen kalejira.
  • 12:00etan, XXII. Antzerki Topaketetako Sari Banaketa ospatuko da, Udal Areto Nagusian.
  • 12:00etan, AZPEITIKO UDAZKENEKO AZOKA BEREZIA, Azoka Plazan.
  • BASERRIKO PRODUKTUAK-

Goiz osoan zehar egongo da erakusketa.

  • 12:15ean, TXOTX Txarangaren emanaldi bikaina herriko kaleetan zehar.
  • 12:30ean, AIZKOLARI ETA HARRIJASOTZAILEEN JAIALDI BEREZIA:

Aizkolariak: Nazabal (Euskadiko txapelduna) eta Azurmendi (Euskadiko txapeldun ordea).

Harrijasotzaileak: Miren Urkiola eta Goenatxo II.a

Aizkolariek egin beharreko lana: Enbor bana nork kolpe gutxiagotan ebaki

Miren Urkiolaren marka ahalegina 108 kiloko harri zilindro berriarekin 5 minutuko saioa

Aizkolariekin egin beharreko bigarren lana: Enbor bana nork azkarrago ebaki.

Goenatxo II.-ak 200 kiloko errektangular zaharrarekin 5 minutuko saioa, marka jartzen ahaleginduko da. (harria “Paskualtxorena”).

Aizkolariek egin beharreko hirugarren lana: 8-na enbor nork lehenago ebaki.

Goenatxo II-a 100 kiloko bolarekin denbora librean.

Aurkezlea: Xebastian Lizaso

  • 12:30ean, Enparantza Nagusiko kioskoan, Jokin Uranga, Leire Ostolaza eta Loidisaletxe. Gai-jartzaile Xebastian Lizaso izango da.
  • 15:30ean, Erraldoiak, Buruhandiak eta Dultzainariak kaleetan zehar.
  • 17:00etan, Izarraitz frontoian PROFESIONALEN ARTEKO PILOTA PARTIDUAK.
  • 19:00etatik-22,00etara NAHIDEKEENA Txaranga kaleetan zehar.

Horiez guztiez gain, txorizoa eta taloak jateko postuak egongo dira plazan. Udalak guztiok baserritar janztera animatzeko deia egin du.