Udal Liburutegia itxi egingo dute induskatze lanengatik

uztarria 2004ko abe. 30a, 13:12
  • Urtarrilaren 10etik 30era bitartean igogailua jartzeko induskatze lanak egingo dituzte
  • Bitarte horretan liburuak itzultzeko epea dutenek irekitzen den egunera arte eduki ditzakete

Udal Liburutegia urtarrilaren 10etik 30era bitartean itxita egongo da igogailua jartzeko induskatze lanak egingo dituztelako. Udaletako eraikinen irrisgarritasuna lortzeko lanen baitan egingo dute.

Bitarte horretan Udal Liburutegiko liburuak itzultzeko epea dutenei irekitze egunera arte atzeratzen dela jakinarazi nahi die Udalak.