Hastear daude danborradako entseguak

Uztarria.eus 2005ko urt. 7a, 20:01
  • Helduek hilaren 13an hasiko dituzte entseguak eta haurrek 11n.
  • Aurreko urteetan baino entsegu gehiago izango dira aurten.

Gertu dira San Sebastian jaiak eta dagoeneko hasi dira prestaketa lanak. Aste honetan hasiko dira danborradako taldeen entseguak.

Helduen danborradako taldeek hiru entsegu izango dituzte aurten: hilaren 13, 17 eta 18an, 21:00etan, azoka plazan. Helduen danborradako taldeetako zuzendariek, aldiz, egun horietan 20:00etan Jose Luis Frantzesenarekin entsegua izango dute, musika akademian (Aitonena I-eko, laugarren pisuan).

Haurrek bost entsegu izango dituzte: hilaren 11, 12, 13, 17 eta 18an, azoka plazan, 16:00etan. Danbor taldeen zuzendariak entseguak egiteko Jose Luis Frantzesenarekin bilduko dira 15:15ean, musika akademian.

Doinuen CD-a

Udal Festa Batzordeak bultzatuta danbor talde guztiei sansebastianetako martxa guztiak jasotzen dituen CD-a banatuko zaio. Taldeetako ordezkariek CD-a jasotzeko Jose Artetxe klaea, 13ko LarraƱaga dendatik pasatu beharko dute.

Feri eguna aldatuta

Sansebastian jaiengatik hilaren hirugarren asteazkenetan egiten den ganadu feria egunez aldatuko da; astebete aurreratuko da. Urtarrilaren 12an egingo da, hil honen hirugarren asteazkena San Sebastian bezpera delako.

Urtarrilaren 6ko Hitzan Jose Luis Frantzesenari elkarrizketa egin zioten. Hona hemen