Hirugarren egunez jarraian kontu handiz ibiltzeko diote, oraingoan izotza dela eta

uztarria 2005ko urt. 28a, 14:01
Gaur herriko kaleek erakutsi duten irudia.
  • Mandubiko gaina zabaldu dute bi egunez itxita egon ondoren
  • Urrakin eta Meagasen izotza dagoela jakinarazi du Ertzaintzak (13:00etan)

Ertzaintzaren Zerbitzu Sailak Uztarriari jakinarazi dionez, izotza dago inguruko mendateetan, eta tentuz gidatzeko esan dute. Horrez gain honako informazioa eman dute (13:00etan):

  • Azkarate: Zabalik dago guztientzat.
  • Urraki: Autoak bakarrik ibil daitezke, baina izotza dago eta kontuz ibii behar da.
  • Errezil: Irekita dago ibilgailu guztientzat.
  • Mandubi: Irekita ibilgailu guztientzat.
  • Meagas: Irekita guztientzako baina tentu handiz ibiltzeko esan dute izotza dagoelako.

Informazioa jasotzeko Ertzaintzak duen zenbaki honetara deitu daiteke: 902 112 088. Interneteko helbide hauetan ere errepideen egoera nolako den jakiteko aukera eskaintzen da.