Internet arloko Argia Saria, uztarria.com-entzat
Uztarria.com
|
Komunikabideak |
Artikulua
2005-01-28 16:01
- "Herriko informazio eskaintza ugaria eta erabilgarria eskaintzen duelako" eman dio
- Gaur izan da sari banaketa, Lasarte-Orian, Txitxardin Beltza jatetxean
- Ikus uztarria.com-eko atalen berri 10 argazkitan
Uztarria.com Azpeitiko atari honi eman dio gaur arratsaldean (urtarrilak 28) Lasarte-Orian Argia astekariak 2005. urteko Argia Saria. Hain zuzen ere, Sareko Argia Saria eman dio, Internet arloko saria.
Argia-koek bertakoek jakinarazi dutenez, aurtengoan "herri mailako webgune dinamikoa bat nabarmendu nahi izan dute" eta arlo horretan uztarria.com:
- Herriko informazio eskaintza ugari eta erabilgarria eskaintzen duelako.
- Herriko bizitza sozialaren kezkak eta eztabaidak jasotzen eta eragiten asmatu duelako.
- Foroan gutxitan bezalako eztabaidak, aniztasuna eta ekarpenak aurki daitezkeelako.
- Herriko informazioa sareko mentalitatez, begiz eta antolamenduz islatzen asmatu duelako.
Uztarria-ko ordezkariak esana
Kepa Urbieta uztarria.com-eko editoreak jaso du saria, Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinadoraren izenean. Ekitaldian ziren Laxaro Azkune koordinadorako lehendakaria eta Josu Azpillaga Uztarriako kidea ere.
Urbietak eskerrak eman dizkie Argia-koei sariagatik, eta nabarmendu du uztarria.com duela hiru urte sortzea apustu handia izan zela Uztarria Kultur Koordinadorarentzat, eta sariak indarra emango diela aurtengo helburuei behar bezala eusteko. Proiektua diruz laguntzen duten Azpeitiko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, CodeSyntax enpresakoei, Uztarriako bazkideei eta uztarria.com-en parte hartzen duten guztiei eskerrak emanez bukatu du Urbietak.
Irakurri osorik esker oneko hitzaldia (pdf, 8Kb)
Beste sarituak
Beste arloetako Argia sarien irabazleak, berriz, hauek izan dira aurtengoan:
- Prentsa idatzia: **Iñigo Aranbarri**
- Irratia: Mikel Bujanda
- Telebista: Julian Iantzi
- Merezimenduzko Saria: Gorringo taldea Kutsidazu bidea Ixabel antzezlanagatik
Orain arteko sarituak
Sareko ARGIA saria 1999. urtean eman zuten aurreneko aldiz. Ordutik, honako hauek izan dira arlo honetako sarituak:
- Kaixo.com 1999. urtean.
- Eibartarrak 2000n.
- Irratia.com 2001ean.
- Zientzia.net 2002an.
- Sustatu.com 2003an.
- Susa eta armiarma 2004an.
- Uztarria.com, aurten.
Ezagun asko ekitaldian
Ehun lagun pasa bildu dira Txitxardin Beltxa jatetxean Argia-ren sari emate ekitaldian. Pertsona ezagun asko. Besteak beste: Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Kultura sailburua, Mertxe Colina (AB), Inazio Agirre (AuB), Juan Martin Elexpuru (Aralar), Onintza Lasa (EA), Xabier Mendiguren Bereziartu (Kontseilua), Jose Inazio Ansorena txistularia, Andoni Egaña, Imanol Lazkano eta Amets Arzallus bertsolariak, Xabier Mendiguren Elizegi idazlea, komunikabideen munduko Txema Auzmendi, Iñaki Uria, Xabier Lekuona eta Eguzki Agirrezabalaga... Guztiei eskerrak eman dizkie Xabier Letona Argia-ko zuzendariak.
Urte berezia izango da 2005a Argia-rentzat: uda-partean 2.000 zenbakia plazaratuko du. Zorionak!
Erantzunak
| 2005-01-28 : 18:01
Zorionak eta segi horrela!!
Euskara da gure territorio libre bakarra-ta!!
| 2005-01-28 : 18:01
zorionak benetan uztarriako danoi
| 2005-01-28 : 18:01
Zorionak. Erreminta ederra herritarrek dutena. Bai horixe! Zorionak edukia sartzen zabiltzaten guztioi.
| 2005-01-28 : 19:01
Zorixonak uztarriako guztioi! Ordua zuan, ondo merezitako saria. Web gitxi daude zuena modukua!!
| 2005-01-28 : 19:01
Aupa Zorionak eta segi horrela gure nahiak uztartzen!
| 2005-01-28 : 21:01
zorionak uztarriako langileoi.Zuen moduko langileekin berriro izango dugu Herri Euskalduna. ON EGIN DAIZUELA gaurko bazkariak!!!
| 2005-01-28 : 21:01
Zorionik beroenak Uztarriako lagunei. Lan bikaina egiten duzue, eta merezi duzue saria. Aupa Azpeitia!
| 2005-01-28 : 23:01
Zorionak Uztarriako guztioi !!!
| 2005-01-28 : 23:01
Zorionak Uztarriako guztioi!!!
| 2005-01-29 : 00:01
ZORIONAK!
| 2005-01-29 : 06:01
Zorionak. Aizuek, eskertzaren testua agertarazteko ordenagailua blokeatzeko prest dagoen PDF bat kargatu beharrik ez zegoen... eta oraindik ez dut testu hori irakurtzerik lortu!
| 2005-01-29 : 10:01
ZORIONAK UZTARRIAKO GUZTIOI ETA SEGI HORRELA URTE ASKOTAN,EGUNERO IRAKURTZEN DUGUNONTZAT OSO ABERATSA BAIT DA
| 2005-01-29 : 12:01
Zorionak, Uztarriako lagunok. Sariak bi gauzatarako balio dute, gero bizitzeko beharrazkoak diren poz depositoak betetzekoz gain: orain arte egindako bideaz gogoeta egiteko eta aurrera segitzeko.Erabili.com-entzat ez zarete albiste izango, baina guretzat bai. Segi, eskertzen da eta.
| 2005-01-29 : 13:01
Zorionak!
Ea zuen arrastoa jarraitzen dugun.
| 2005-01-29 : 14:01
ZORIONAK SARIAGATIK ETA HAIN ORRIALDE ERRAZ, GARBI ETA ATSEGINA EGITEAGATIK. SEGI HORRELA!!!
| 2005-01-29 : 16:01
Zorionak Kepa eta alboko danori!
Urte horietan egindako lana eskertzeko balio dezala sari horrek! segi holaxe!
| 2005-01-29 : 18:01
ZORIONAK Uztarrioko guztioi, bai sariagatik, bai egiten duzuen lanagatik. Segi horrela gure herria eraikitzen!
| 2005-01-30 : 00:01
Atzore, 5 sarittik, 2 Urolaldeko jendintzat. Eztaukeu batere merittoik euskeraz jakitteatik, baine bai egunerokotasunin erabiltzeatik.
Aupa Uztarria ta bertan parte hartzeuzten danok!
Zorionak Iñigo Aranbarririre.
| 2005-01-30 : 19:01
ZORIONAK!!
Azpittiarrak ezkean arren, gutzat e informaziyo frexko ta gertukua izatea, ta gustoa sartze gea zuen web-orrin. Eutsi horri, ta holaxe segi!
| 2005-01-31 : 09:01
zorionak eta segi, guretzat ere arnasbide zerate ta!
| 2005-01-31 : 10:01
Zorionak!! Herritarren lanez herriarentzako, segi horrela!!
| 2005-01-31 : 17:01
bejondaizuela eta segi horrela urte askotan, ez dezute eta meritu makala.
| 2005-01-31 : 17:01
zorionak!!!! errezilen ere bagare uztarria jasotzen deunak eta oso pozik gainera. orrialde hontan ere asko sartzen gara, eskerrik asko ta segi holaxe!!!
| 2005-02-02 : 12:02
Atxaldeon.
Zorionak neri,zuri,hari,guri,zuei,haiei ta uztarriai!
Eskuminek Garbine alargundu berri zaigulako,zorionei ezkontzea dijulako ta eguzkinei ezkontzea dijulako!
Nere proposamena:neska-zar geldiu geanantzako tarte txiki bat kontaktuetako.
GORA UZTARRIA!
| 2005-02-02 : 19:02
zorionak uztarriai lehjenik.
Bakarnei: letu al ditezu literatuztakuek ze idazten deben? sexue...a tope.
aupa uztarria!!
| 2005-02-02 : 22:02
loreontzian kabitzen eztiren gaina zorion denok eddertu gaitu sari honek



Joxepo | 2005-01-28 : 17:01
Zorionak benetan!!!
Izugarrizko lana egiten ari zarete, sari hau jaso izana da froga garbia
Segi horrela