Ikasberrik antolatutako pala txapelketako finalak ostiralean izango dira

uztarria 2005ko mar. 30a, 14:03
  • Batetik, Juaristik eta Naparrak Urtzi eta Kepa izango dituzte arerio, eta bestetik, Bikutzek eta Amuk Migel Angel eta Jon
  • Antolatzaileek txapelketan zehar "giro bikaina" egon dela diote

Ikasberrik antolatu duen gizonezkoen pala txapelketa iritsi da azkenera. Ostiralean (apirilak 1) jokatuko dira finalak, 19:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan.

Bigarren mailan, Juaristi eta Naparra Urtzi eta Kepa bikotearen aurka arituko dira. Partida honekin hasiko da finaleko lehen norgehiagoka.

Ondoren, lehenengo mailan, Bikutze eta Amu bikoteak Migel Angel eta Jon izango dituzte aurkari.

Antolatzaileek esan dutenez guztira 20 bikotek hartu dute parte txapelketan eta "giro bikaina" izan dela nabarmendu dute.

Laster eskuz binakako eta emakumezkoen pala txapelketa antolatuko direla eman du jakitera Ikasberri Pilota Elkartekoek, eta nahi duenak parte hartu ahal izango duela.