Tourra + Porra = Pourra

uztarria 2005ko eka. 21a, 16:06
Pourra'05

Porra antolatu du Uztarriak; 5. aldiz.

Apustuak egiteko aukera dago herriko taberna batzuetan (Amaia, Etxe-Zuri, Urtzi eta Erreka) edo Uztarrian bertan.

www.uztarria.com/pourra/2005

Datorren uztailaren 2an hasiko da Frantziako Tourra. Eta Azpeitian, Uztarriak Pourra antolatu du: aurten 5. aldiz.

Jarraipena, webgune honetan

Pourra, oso-osorik, webgune honetan jarraitu daiteke. Helbidea, hauxe:

Hor aurkituko dituzue parte-hartzeko arauak, izen-emate orria, sarien banaketa nola egingo den...

Aurtengo pourrak iazko eta aurreko urteetako sistema eta funtzionamendu berdina izango du. Bederatzi txirrindulari aukeratu beharko dira, ordenean, eta Tourra bukatzean banatuko dira sariak.

Eztabaida ere ireki dugu. Han bota zuen iritziak, baietz nik irabazi eta horrelako erronkak!

Zer egin parte hartzeko

Oso erraza da.

  1. Inprimatu inskripzio orria (pdf formatua). Edo, bestela, Etxe-Zuri, Amaia, Urtzi edo Erreka tabernetan aurkituko dituzu; hartu handik.
  2. Bete hor eskatzen diren datu guztiak. Txirrindulariak aukeratzeko, adibidez, begiratu aurreko urteko pourrak!
  3. Utzi inskripzio orri hori lehen aipatutako taberna laguntzaileren batean, 15 eurorekin batera. Edo, bestela, Uztarrian bertan.
  4. Eta jarraitu Pourraren eboluzioa, webgune honetan .

Sari handiak eskuratu ditzakezu. Iazkoak hala izan ziren eta pozik jaso zituzten irabazleek.

Txirrindulariak

Gure Pourra honetan, pelotoi osoko edozein 9 txirrindulari hartu daitezke. Adibidez, sailkapen orokorrean ondo ibiliko direla uste dugunak; edo sprinterrak; mendirako ere, agian, norbait hartzea komeni... 9 txirrindulari, 9 bakarrik. Eta zeinek hartuko duten ba parte?

Oraindik ez da zerrenda definitiborik atera, eta hura lortu bezain laster ipiniko dugu geure atalean.

Nor joango den eta nor ez, zerrenda ikusi nahi baduzue, zerrenda eguneratua mantentzen dute www.cycling4all.com webgunean:

Besterik

Beste lotura batzuk: