Uztailaren 15ean irekiko dute gaztetxe berria

Urola Kostako Hitza | Gizartea | Artikulua
2005-06-23 10:06

Gazte koadriletako ordezkariekin batzarra egin zuten herenegun Azpeitian Gazteok Zer?! taldeko kideek

"Orain da garaia gazteok Gaztetxearen antolaketan parte hartzeko", diote Azpeitian Gazteok Zer?! taldeko kideek (www.urola-kostakohitza.info)

Behin-behinekoz uztailaren 15ean irekiko dute Gaztetxea, Urola kalean (Loiola 91ko eraikina bezala ezagutzen denean) Udalak utzitako lokalean. Hala erabaki zuten, Azpeitiak Gazteok Zer?! taldeak deituta, gazte koadriletakoekin herenegun Sindikatu Zaharrean egindako bileran. Gutxieneko kontuak zehaztuta eta antolatuta zabalduko da Gaztetxea herriko jaiak gertu direlako, baina irailean ekitaldi handiago batekin irekiko dutela erabaki dute.

Gazteak eta Udalak egindako hitzarmenaz hitz egin zuten batzarrean, eta "lokala borroka baten ondorioz lortu" dutela ere nabarmendu zuten gazteek.

Gaztetxearen funtzionamendua, egituraketa, lan taldeak eta batzarrak antolatu beharraz jardun zuten: "Orain delako garaia gazteok Gaztetxearen antolaketan parte hartzeko".

Lokala

Batzarra bukatu ondoren, gazteak Gaztetxe berria izango den lokala ikustera joan ziren. Udalak utzitako lokalak 330 metro koadro ditu. Oinarrizko moldaketa obrak Udalak egin ditu, eta orain gazteek barrua nola egituratu erabaki beharko dute, eta horretarako lan taldeak ere osatu dituzte. Hiru gela atontzeko asmoa azaldu zuten batzarrean. "Dena batzarretan erabakiko da eta horien deialdiak Gazteok Zer?! taldeek egingo ditu", zioten.

Talde eragile bat osatuko da eta azpitaldeak ere egongo dira, "batzuk finkoak eta beste batzuk behin-behinekoak, beharren arabera".

Hurrengo bilera

Datorren asterako ere Gaztetxearen inguruan hitz egiteko eta antolaketa lanekin aurrera jarraitzeko beste bilera baterako hitzordua jarri zuten gazteek. Asteartean izango da batzarra, 21:00etan, Sindikatu Zaharrean.

Hitzarmena (Udalak gazteekin egina)

Urte eta erdi inguru da Udala eta gazteak biltzen hasi zirela Gaztetxearen inguruan hitz egiteko. Mahai bat osatu zuten, bertan EAJ, EA eta Habeako ordezkariez gain gazteak egon dira. Ondorioz, Udalak lokala utzi die eta hitzarmen bat ere sinatu dute. "Luzea" da egin den hitzarmena, baina Azpeitian gazteok Zer?! taldekoen esanetan honakoak dira hitarmeneko puntu nagusiak:

Gaztetxearen kudeaketa: "Gestio aldetik garrantzitsuena Gaztetxea gazteok gestionatuko dugula da, Udala Gaztetxearen barruko funtzionamenduan ez da sartuko. Hala ere, maiztasun jakin batekin Gaztetxearen inguruan bildutako mahaiak batzarrak egingo ditu, eta bi aldeetatik, Udala eta gazteak, komunikazioa egongo da".

Lokala gazteei uztea: "Hasieran epe bat jarri zigun Udalak, baina azkenean lortu dugu beste lokal bat eduki arte lokala gazteoi uztea".

Mahaia: "EAJ, EA eta Habeako ordezkariak eta gazteok osatutako mahai bat osatu da. Denok sinatu dugu hitzarmena. Mahai hori izango da erabakigunea. Esaterako Gaztetxean zerbait gertatuko balitz, mahai horretan aztertuko litzateke eta mahai horretan hartuko da erabakia".

Erantzunak

izena | 2005-06-23 : 12:06

ze izen izango du gaztetxeak?

16 urte | 2005-06-23 : 14:06

Billerata jun ta aprre ingo aldizube?

Lehen ere gaztetxea | 2005-06-23 : 18:06

Azkenengo honi esan, lehen ere egon zela gaztetxea, eta denok dakigu nola funtzionatzen zuen, eta zeinen interesen alde.

Vouyerra | 2005-06-23 : 18:06

Udalaire zeoze eskertu berra ziok/n, hau Bastidakin ez huan posible izengo ta.

Lehen ere... | 2005-06-24 : 13:06

Azken honi esan lehen ere egon zela gaztetxea, bai, baina denok ez dakigula nola funtzionatzen zuen. Gaurko gazteok aukera bat merezi dugu, eta garai batean zerbait gaizki egin bazen ez dugu orain guk ordaindu beharrik. Batzuk beti atzera begira, tristea...

betiko historiye... | 2005-06-24 : 14:06

neu ere ados azken honekin, ze beti garai baten pasau izen zin historiyuk diela ta oain gu aigea dana pagatzen..batzuk hanki sartu zebela ta ya aitzaki hori ibiltzebe guri lokala emateako orduen..ordun aber klaru gelditze zakoben, batzui.. gazte danak eztila berdinek eta guke badaukeula geure eskubidie gazte lokal bat eukitzeko. azkenin lortu deu asko kostata!! lan asko inda, klaro! ta atzetik hitzeiten jarduteben oyei esan nai niyokebe ba ixilik eoteko, eo beintzet oindiken gauzi nola jungoan jakin gabe ez hitzeiteko!!!

KIKE | 2005-06-25 : 20:06

TXAKURRIK ETA BESTE ANIMALIRIK EZ GAZTETXIEN GAZTETXEA GAZTERIARENTZAT.
HAU ESATEN DUT ZEREN HITZAN AZALDUTAKO ARGAZKIAN TIPO BAT IKUSI DIAT TXAKURREKIN ETA HORI ERE LEHENOKO GAZTETXIEN PASATZE HUAN, EA AKATSETATIK IKASTEN DUGUN .

aupaaaaaaaaaaaaaa gaztiek! | 2005-06-29 : 01:06

gora gu

azpeitiar bat | 2005-06-30 : 21:06

nere iritziye dek: abr gaztetxe hori gazte danantzako dekela esatek, baño benetan ala al da?
neri iruitzezitek benetan ez tala ola. azpeitiko gazte konkretu batzuk pentsatzeben bezela pentsatzebenantzako. holako tokitan jende askoi gaixki beitzezikok an dagon jendiena izengo balitz bezela. nei beirasunek ota zizkibek korralea sartzeatik ta eniki jakin nahiko ze jasoko nuken toki hortan.
faxismoaren aurkako kartelak paretan ta jendiei beirasunek...

ee | 2005-07-01 : 11:07

gaztetxea azaldu!!!! aber, gaztetxien oine bazabilek bastante jende lanien paretak pintatzen, garbitzen da olako gauzak iten. ta gabiltzenak ezgaituk 4 gazte. kuadrilla desberdinetako jende desberdiñe zabilek. pentsatzeiat ezaitukokela batemat eta jun gaztetxea ta animau bertan parte hartzen. etxetik ertetze ezteken bat baldimaaiz da an eote aun inok ezpaau ezautzen ba normala dek begirazune( begirazune baino geyo martzianuei bezela beitzie). ba oixe uan. are danantzat irikita daola ta ai dala sayatzen jende desberdiñe bertako gauzatan inplikatzen, ba barrako turnutan da,..... AZALDU INAGURAZIYOA RE. ta olako urruti geratze bazea azpeitiko gazte batzuatik ba,.. eztakit ze esan. zeoze nai dunak lortzeko zeoze inber izeteu, ta zure naye, emateunez gaztetxien integratzie baino gaixki saka itie geyo da. baino lasai, anonimue zan iritziye ta gaztetxea azaltze mazea etzea gaixki artue izengo.

izenak ??? | 2005-07-03 : 14:07

oso ondo iruitze zat gaztien arteko eztabaida hau.danok gaztiek gea baño horrek eztu esan nahi danok berdin pentsatzen deuniken. baño etzat bate ondo iruitzen 9.garrenak esan duna, tabernien izena aipatzie sobran dao, ze beste jende bat ere zaku bertan sartzen ai zea. bestela aipatzen hasita beste taberna batzun izenak aipauleike baño danok dakigu ze taberna dien

gazte bat | 2005-07-03 : 15:07

neuri re alde batetik ala irutzezat..gaztetxie berez gazte danon lokal edo gune bat izen berko lukena, (teoriyen) ba azken finin praktikan eztala ala gertatzen..ze egiye da beti ebtiko jendi ibilikoala ta naita eo naigabe ere ba beiñe azaldu eztan b`pertsona bati ba gotik bera beituko zaiola esanez, "ta honek ze ostia iteik/n hemen?" ta hau ala da!! eztala egiye esateunak enre ustez eztake arrazoik...
nere ustez hauxe da berez apourtu berkozana...ba earrena oixe izengozan jende diferente guztiyuontzat izertie lokala, azpeitiar danona ta gaztik gean momnetutiken ba han eoteko gustoa, ez?ni neuk eztet olako ezer sentiu, hau da, ba baztertuta eo bildur oii eukitzie gaztetxea jun ta jendik ze pentsauko, baño nere ingurun aitu ditutan komnetayo batzuatik esatet, ta ba neuri ba zuzen zuzenin afekta dibelaklo..ordun hauxe eskakonunke..ba danontzat dala ta inundik inoa eztala eongo (ez lukela eonberko..) begirazun ta despresiyok! danok iualak gea, gaztik gea ta danona da gaztetxie..horreatik animau danok berta!!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa