Saninazioetako zezenketak, iazko irizpide berberekin

Urola Kostako Hitza 2005ko eka. 29a, 20:06

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak, aurkeztu du kartela (www.urola-kostakohitza.info)

Gaur, asteazkena, eman dute aurten Azpeitira etorriko diren toreatzaile eta ganadutegien berri, Azpeitiko Zezenzale Batzordeak iazko irizpide berberak izan ditu kontuan aurtengo kartela osatzeko garaian: "Kalitatea eta aniztasuna". Zezenzale Batzorde berria iaz osatu zen; aurten du bigarren urtea. "Iaz bezalaxe, aurten ere, kalitatea eta aniztasuna bermatu nahi izan ditugu. Horretarako, punta-puntako ganadutegi eta lehen mailako toreatzaileekin esperientzia eta gaztetasuna uztartzea izan da gure asmoa".

Saninazioetako zezenketak:

  • Uztailak 24: Igor Kinttela eta Sergio Dominguez burtzikariak. Kinttela Zezenzale Elkarteak antolatuta.
  • Uztailak 25: Desenkajonamendua. 18:30ean.
  • Uztailak 30: Ganadutegia: Laurentino Carrascosa (Ciudad Real, Espainia). Toreatzaileak: Finito de Cordoba, Manuel Jesus El Cid eta Salvador Vega. 18:00etan.
  • Uztailak 31: Ganadutegia: San Martin (Badajoz, Espainia). Toreatzaileak: Antonio Ferrera, Curro Diaz eta Fernando Cruz. 18:00etan.
  • Abuztuak 1: Ganadutegia: Fuente Ymbro (Cadiz, Espainia). Toreatzaileak: El Fandi, Matias Tejela eta Miguel Angel Perera. 18:00etan.

Sarrerak:

Zezenketetarako abonoak uztailaren 6tik 19ra bitartean berrituko dira, Sindikatu Zaharreko beheko solairuan (Plaza Txikian). Astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara. Gainontzeko sarrerak uztailaren 21etik 29ra bitartean erosi daitezke, leku berean eta ordutegi berdinarekin. Zezenketen egunetan Sindikatu Zaharreko txarteldegiak goizez 11:00etatik 13:00etara irekita egongo dira eta zezen-plazakoak 16:00etatik aurrera. Zarautzen ere erosi daitezke sarrerak, Amaya kafetegian.