Bada losintxa!

Uztarria 2005ko urr. 22a, 15:10
Igor Aranbarri Uztarriako kidea eta Haritz Arzallus losintxa irabazlea, atzo.

Denera 87 losintxa izan dira Uztarriaren lehiaketan

Irabazlea: Zaparrada bazina, mundu guztiari aterkiak oparituko nizkioke zure maitasunarekin ni bakarrik busti ahal izateko, Haritz Arzallusena

Uztarria Kultur Koordinadorak hasi du IV. Kulturaldia (atzo, ostirala) eta Losintxa Lehiaketa izan zen aurreneko ekitaldia (lehen AEK-k antolatzen zuen). Udaletxeko arkupeetan izan zen, eta Kitarrista Taldekoak ere aritu ziren.

Denera 87 losintxa izan dira, eta irabazlea, Haritz Arzallus azpeitiarrarena: Zaparrada bazina, mundu guztiari aterkiak oparituko nizkioke zure maitasunarekin ni bakarrik busti ahal izateko. Saria: Argiñanonean (Zarautz) bi lagunentzako afaria eta Perla Talasoterapian (Donostia) hiru orduko zirkuitua.

Hona hemen 52 losintxa:
- Eguzkitan ez ibili zeren eta eguzkitan bonboiak urtu egiten dira.
- Nire baratzako arrosarik ederrena zara!!
- Zure presentzia ama lurrarentzat eguzki izpiaren presentzia bezalakoa da; zure ausentzia ama-lurra eta eguzkiaren erlazioaren arteko eklipsea da.
- Gau ilunean daude izar distiratsuenak, eta nire begien aurrean zure irrifar goxoenak.
- Neure buruaz beste egingo nuke zure laztana jasotzeagatik, baina ez dut nahi hiltzerik zure bihotza eskuratu barik.
- Zu zara baratzako kogollorik onena!!
- Zu bezalako zerurik ez dago, infernuan ere.
- Mendirik, haizerik, eguzkirik, itsasorik ez balitz, mundu hau ez litzateke ezer. Beno, bai; hor edukiko zintuzket zu.
- Zu maitatzea oso goxoa da, baina zu dastatzea goxoagoa.
- Katua banintz oraindik beste 6 bizitza izango nituzke zure ondoan gozatzeko.
- Joan nadila infernura, zure zuhaitzeko fruitu debekatuak dastatu dituztenen ondora.
- Ni naiz zuk gordetzen duzun altxor zoragarria aurkituko duen pirata.
- Busti nazak behetik gora euriak egiten ez duen bezala.
- Udaberriko lehenengo lorea seguru ez dela zu baino hobea!
- Zu ikustean, arnasa mozten zait, eta aurpegia alaitu; zu ikusi ezean, nahiago ez bizi, poz guztien gatza eta nire arimaren kutixi.
- Nire indarren iturriari ez zaio gelditzen urik, eta bizitzeko zure ttantta bat besterik ez dut behar nik.
- Zu lorie izen baziñen nere ametsa erle bihurtzie izengo zan.
- Itsasoak gatza behar dun bezala nik zu behar zaittut.
- Rita o Katrina hurakanak ere eztebe kenduko zuganako dauketen maitasune, asko maitte zaittut.
- Edertasuna grabitatea balitz zu nire zulo beltza zinateke.
- Zugatik?...
- Inoren ero ni, zure eroa ni!!
- Udaberria heldu dela somatu dut zure larrosa usaintzen ari naizelako. Muxux muxu hemen nago, pinpilinpauxak bezala lorak elkar batzeko.
- Bizitza bakarra omen den, baina ez bakarrik bizitzeko; hatoz hona politta...
- Nire begiak ukitzen zaituzte, nire eskuek begiratzen.
- Diamanteak loreak izan balira, lorategi edo jardin batean zu izango zinateke nere lore distiratsuena.
- Ze politek ene pentsamenduek udazken hasieran! Ezin topa... hortan nabil! Hainbeste izar, eta ezin izan! Zuretzako, geuretzako, izar eta ilargi!
- Itsasora malko bat erori zitzaidan, berea topatu arte maitatuko zaitut.
- Behi gazta baino gozoago zaude, gozo-gozoa.
- Zuhaitzak biluzik geratzen ari diren udazken honetan, zu zara ni jantzi eta berotzen nauen urtaro amaigabe goxoa.
- Zaparrada bahintz, hezetasunez bizitza umelduta pasako nikian.
- Niri begiratzean, ez pentsa nire begietan ikusten duzuna gehien maite dudana denik, zure edertasuna islada ezina baita.
- Zaparrada bazina, mundu guztiari aterkiak oparituko nizkioke zure maitasunarekin ni bakarrik busti ahal izateko.
- Hainbeste erakarri eta berotzen nauzu ze hautsontzia bazina, ez pentsa zigarro hautsik botako nizunik. Nire txalburuen bizileku izango zinateke eta.
- Gaurko eguzki eklipsea baino distiratsuagoa da zure begien dirdira.
- Etxean ez dut txixik egiten, komunean biluzik agertzen zaren argazkia baitut.
- Itxulapikoa bezala beteko zaitut baina ez txanponez baizik eta nire maitasunez.
- Bizi guztiye lo pasako nuke nere ametsetan azalduko bazine.
- Ordu txikiyetan haundi eiten nazun horrek, ordu handitako lehengaie zea.
- Eguzkiak helatua bezala urtzen nau zure berotasunak.
- “Bill Gates” jaunaren “saldo netoa” iruditzen zait zaborra, ezin da eta diruz erosi zu bezelako altxorra.
- Ez dago zure begirada eklipsatuko duenik.
- Nahi nuke zure Rosli-txikiye izatie, zure ezpainetan ibiltzeko.
- Zergatik zutaz pentsatuz, zutaz pentsatu beharrik ez dagoenean.
- Zure begiek duten distira egunsentiko lehen izpiak baino ederragoak dira, baina zure begiek ez badute nere begiekin bat egiten neguko gau ilun bat baino beltzago dut bihotza.
- Benetan zuten merezi zu gogoz muxukatu osteko egunetan mingainean izan nituen agujetek.
- Zure ahotsa entzutean, gorputza dardarka hasten zait, udaberriko txorien abestia entzutean bezala.
- Eklipsearena ez zen ezer izan zure distira ikusita, ez dago antijorik!
- Zer da nire begiek duten gauzarik politena? Zure islada.
- Zuk ematen didazun maitasunak eguneko alaitasuna ematen dit.
- Ezer ez da hain beharrezkoa, ezer ez da hain garrantzitsua, dugun unea aprobetxatzea, eta urrena, eta urrean. Eta desberdin egiteko aukera izatea.
- Zer da maitasuna? Zuk ematen didazuna.