Mugarik Gabe-k lau film emango ditu, dohainik, Soreasun

Urola Kostako Hitza 2005ko urr. 27a, 12:10

Datozen egunetan I. Zinema eta Kooperazio Emanaldia izango da Azpeitian (Urola Kostako Hitza)

Udaleko Kultura sailak eta Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta, lau film emango dituzte gaurtik igandera bitartean Soreasu zine aretoan, Zinema eta Kooperazioa Emanaldiaren 1. edizioaren barruan. Emanaldi guztiak doan eta gazteleraz izango dira.

Azpeitian emango dituzten filmak Zumaian ere emango ditu Mugarik Gabek azaroaren 7tik 10era bitartean, Aita Mari aretoan. Zumarragan eta Elgoibarren ere izango dira.

Zinema eta kooperazio emanaldiaren egitaraua

Urriak 27, gaur: **A las 5 de la tarde. 19:30ean, Soreasun. Zuzendaria: Samira Makhmalbaf (Iran, 2003). Doan.

Urriak 28, ostirala: **'El Señor Ibrahim y las flores del Corán'**. 19:30ean eta 22:00etan, Soreasu zine aretoan. Zuzendaria: François Dupeyron (Frantzia, 2003). Doan izango da.

Urriak 29, larunbata: La pesadilla de Darwin. 19:30ean eta 22:00etan, Soreasun. Zuzendaria: Hubert Sauper (Frantzia, Austria, Belgika, 2004). Doan da.

Urriak 30, igandea: Un toque de canela. 19:30ean eta 22:00etan, Soreasu aretoan. Zuzendaria: Tassos Boulmetis (Grezia, 2003). Doan izango da.