Zine Klub taldeak gabonetan Zine Zikloa antolatuko du

Urola Kostako Hitza | Kultura | Artikulua
2005-11-23 10:11

Abenduaren 22tik 30era bitartean izango da

Jarduera hau izango da Azpeitiko Zine Klubak antolatutako azkena (Urola Kostako Hitza)

Soreasu antzokia berritzeko bota egin behar dutela-eta Azpeitiko Zine Klub taldeak bere jarduna bertan behera uztea erabaki zuen urrian. 2005-06an zine emanaldirik ez egitea erabaki zuten. Baina orain Udaleko Kultura batzordearekin hitz egin eta Gabonetako Zine Zikloa antolatzea erabaki dute. "Gabonetako Zine Zikloa bukatzen denean hasiko direlako Soreasu botatzen", dio Olatz Errazkin Azpeitiko Zine Klub taldekoak.

Abenduaren 22tik 30era (abenduaren 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30ean) haurrentzako zazpi film botako dituzte, 17:30ean, Soreasun. Eta abenduaren 26tik 30era, helduentzako bost film emango dituzte Soreasun, 21:30ean. "Film batzuk eskatuta dauzkagu, baina oraindik ez dugu baiezkorik jaso, beraz ez dakigu ziur zein film botako ditugun aurten", dio Errazkinek.

Zine Klub taldeko jardunari bukaera gabonetako Zine Zikloarekin emango diote. "Soreasu urtearen bukaeran bota behar zutela esan zigutenean, 2005-2006ko emanaldiei ez ekitea erabaki genuen. Urrian bi film emanda ez genuen gure jardunarekin bukatu nahi. Orain Udaletik esan digute, datorren urtearen lehen egunetan hasiko direla Soreasu eraisten eta Gabonetako Zine Zikloa egiteko aukera daukagula. Gure jardunari Ziklo horrekin emango diogu bukaera", dio Errazkinek.

Gabonetako zine ziklo berezia lehenengo aldiz 1984. urtean egin zuen Azpeitiko Zine Klub taldeak. Eta 1990etik aurrera urtero egin dute, haurrentzako eta helduentzako filmak emanez.

Erantzunak

betiko gauzek betiko herriyen | 2005-11-23 : 17:11

soreasun antzoki berri bat eraiki ber debela esaten urtiek dabilzkibe udaletxien baino atzeapenak bata bestien atzetik eon die. Martxelen onduen rotondie berriz esan orduko in debe, hobeto esanda ni enitzen enterau hor rotonda bat zijuniken ya iye bukauta zeon arte. A mi ni me ba ni me biene pero por koooomentar.

Zinezale bat | 2005-11-23 : 19:11

Soreasu laste bota ber debe, ta eraikin berriye itean bitertein Udalak Zineik gabe laga ber al digu? Ez al du alterntaibaik pentsau? Zelaitxon bi zine areto txiki in ber al ditube o ez?
Ta eskerrak eman zine klubekuei urte hauetan in deben lanagatik eta aurten e gabonetako zine ziklue antolatzeatiken.

neu_k_ | 2005-11-23 : 23:11

...Zineik ez....zapatutan tabernak exando ostias itxi...herriye koxka xelebre hoietaz josirik...Athletik azkena ligan...ZE gaizki dana!!!

4. pena da | 2005-11-25 : 11:11

Pena handia hartu dut hainbeste urtetan lana egin duen zine klubak utzi egin behar diola jakin dudanean.
Esker beroenak bidali nahi dizkiet partaide guztiei. Udaletxekoek ea mugitzen diren eta beste zerbait egiten duten klub honek aurrera jarrai dezan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa