'Munduko Gabonak' jaialdia "polita eta berezia" izan zela dio Udalak

Uztarria.com | Gizartea | Artikulua
2005-12-26 15:12

Jaialdian zehar abestetzeko aukera izan zuen, eta asko eta asko animatu ziren abestera

Azpeitiko Karitasentzat 776,77 euro bildu ziren

Argazkian jaialdiko momentu bat  Argazki originala

Udalak jakitera eman duenez Munduko Gabonak jaialdia "oso jaialdi berezi eta polita" izan zen. Lehengo ostiralean, abenduaren 23an, ospatu zen Munduko Gabonak jaialdia Izarraitz pilotalekuan eta gaur, astelehena, ekitaldiaren balorazioa jakitera eman dute Udaleko Kultura Batzordeak. Batzorde horrek azaldu duenez: "Jaialdian zehar gustuko zuen pertsona orok abestetzeko aukera izan zuen, eta asko eta asko animatu ziren abestera. Inguratu zen jendea oso gustura irten zen, ezusteko jaialdi ezberdin bikaina aurkitu zuen".

Jaialdian ordain-sarrerarik ez zen izan, eta Azpeitiko Karitasi zuzendutako borondatea bildu zen. Guztira 776,77 euro bildu ziren. Udalak jendearen parte hartzea eta "oihartzun ona" eskertu nahi ditu.

Iragarri bezala, herriko hainbat taldek hartu zuten parte: Udal Musika Bandak, Julian Barrenetxea Abesbatzak, Juan de Antxieta Musika Eskolak, Izarraitz Txistulari Taldeak, Dantza Suelto Taldeak eta Emakumeen Antzerki Tailerrak. Eta talde hauez gain Kaito eta Agustinek eskainitako bideo-produkzioak ikusi ahal izan ziren. Jaialdian aurkezle lanetan Eneko Garmendiak jardun zuen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa