'Herrira' webgune berria

Askatasuna 2005ko abe. 30a, 14:12
Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak webgunea martxan jarri du

www.mundurat.net/herrira

Webgunea eguneratuta mantentzen saiatuko gara: albisteak, informazioa, foroa... izango dira ikusgai
Aurretik beste saiakera batzuk egin ondoren eta berauek asko iraun ez duten arren, azkenean badator berriro ere Azpeitiko Presoen Aldeko Mugimenduaren web orria. Bertara sartzeko bi aukera dituzue:

www.herrira.tk

www.mundurat.net/herrira

Aukerarik onena bigarren aukera da, irekitzerako orduan iragarkirik ez baita agertzen. Lehenengo aukera gogoratzen errazagoa bada ere, iragarkia duen lehiotxo bat irekitzen da. Onena bigarren aukera ordenagailuan faboritoen artean gordetzea da eta beti faboritoetatik sartzea. Orriaren helburua euskal presoek eta bereziki azpeitiarrek jasaten duten eskubideen urraketa salatu eta Euskal Herrian eta Azpeitian jasaten dugun errepresioa salatzea da. Gainera egingo diren ekimenen berri emango da eta foroan eztabaidaren txokoa ere izango da. Orriaren lehenengo orrialdea albisteen txokoa izango da eta egunerokotasun bat izaten saiatuko gara.