Hondakin handiak biltzea finantzatzeko hitzarmena egingo dute

Urola Kostako Hitza | Besterik | Artikulua
2005-12-30 14:12

Urola Erdiko Mankomunitateak hondakinak biltzeko modu berria jarriko du martxan (Urola Kostako Hitza)

Diputatuen Kontseiluak bolumen handiko hondakinak biltzeko finantziazio baldintzak erregulatzeko Urola Erdiko Mankomunitatearekin lankidetza hitzarmena egitea erabaki zuen asteartean, Aldundiko Garapen Iraunkorreko departamentuaren bitartez.

Diputazioaren ustez, hondakinen inguruko lankidetza hitzarmen honek, bolumen handiko hondakinak, desmontatu ondoren, etxez etxe biltzeko ereduzko esperientzia abian jartzen lagunduko du. "Emaitzak eta abantailak aztertu ondoren, gainontzeko mankomunitateetara zabaldu nahi da esperientzia hori, hala nola San Marcos eta Urola Kostara", diote Aldundiko Garapen Iraunkorreko departamentuko arduradunek.

Urola Erdiko Mankomunitatea Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoak osatzen dute. Urola Erdiko Mankomunitateak Emausi eman dio bolumen handiko hondakinak biltzeko ardura; urtarriletik aurrera hasiko da Emaus. "Hartara, bolumen handiko hondakinak berriz erabiltzeabultzatu nahi da. Hala eskatzen duten etxeetan jasoko da materiala. Baina aurrez, hondakin horiek desmontatuta egin beharko dute", azaldu dute. Diputazioak hondakinak biltzeko zerbitzua finantzatzeko 68.000 euro emango dizkio mankomunitateari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa