Zapo Txokon hiru ikastaro datorren hiruhilekoan

Urola Kostako Hitza 2006ko api. 25a, 10:04

Taichi, makillajea eta Capoeira izango dira ikastaro berriak

Igandean (hilak 30), Reala-Sevilla futbol partida ikustera joango dira Gaztelekutik (Urola Kostako Hitza)

Udaleko Gazteria Sailak datorren hiruhilekorako hiru ikastaro antolatu ditu Zapo Txoko gaztelekuan: Taichi, makillajea eta azalaren oinarrizko zainketa eta Capoeira dira.

Ikastaroetan izena emateko azken eguna gaur, asteartea, izango da. Horretarako Zapo Txoko Gaztelekura jo beharko da, 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era. Telefonoz ere eman daiteke izena, 943 157161 zenbakira deituta.

Igandean Reala ikustera

Igandean (hilak 30), Lagun Onak Futbol Elkartearen laguntzarekin 12 eta 17 urte bitarteko 30 gazte Reala-Sevilla futbol partida ikustera joango dira. 15:30ean aterako da autobusa Zapo Txokotik, eta irteera zazpi euro kostako da. Futbol partidara joan nahi dutenek izena Gaztelekuan eman behar dute.