Udal Euskaltegiak 30 ikastaro antolatu ditu

Urola Kostako Hitza 2006ko ira. 7a, 17:09

Hastera doan ikasturterako izena emateko epea zabaldu dute (Urola Kostako Hitza)

Udal Euskaltegiak 2006-2007 ikasturterako 30 ikastarotik gora antolatu ditu, eta dagoeneko matrikula egiteko epea zabaldu du. Ikasturte berriaren leloa Etxean bezala: Udal Euskaltegia euskara ikasteko biderik gertukoena, erosoena eta errazena da.

Udal Euskatelgiko arduradunen esanetan, aurten 22. ikasturtea izango da, baina euskaltegiaren aurreneko eskaintzetatik gaur egunekoetara "aldaketa handia" eman da. "Izan ere, azken urteotan bai ikasleen profila eta bai ikasleen beharrak asko aldatu baitira".

Eskaintzaren artean, iaz estreinatu zuten, Haberen 4. maila ikastaroa ikasturte berrian ere eskainiko dute.

Euskaltegiko eskaintzaren berri jakin edota izena eman nahi dutenek euskaltegira jo beharko dute 08:00etatik 18:00etara, edota 943 811947 telefono zenbakira ere deitu dezakete.