Bruesak eta Iraurgik lankidetza hitzarmena sinatu dute

Uztarria 2006ko ira. 12a, 17:09
Sinadura ekitaldian Bruesako lehendakaria eta Iraurgiko gerente Jose Luis Zubizarreta 'Xubi' (ezkerretik hasita bigarrena) eta IƱaki Uria lehendakaria izan ziren (eskubikoa).

Atzo, astelehena, sinatu zuten elkarlanerako hitzarmenak Gipuzkoako saskibaloia indartzea du helburu

Gaur, berriz, 20:00etan Bruesa GBC-Valladolid lagunarteko partida jokatuko da kiroldegian

Atzo arratsaldean (hilak 11), Iraurgi Saskibaloi Taldeak eta Bruesa Gipuzkoa Basketek lankidetza hitzarmena sinatu zuten Donostian. Hitzarmen horrek "Gipuzkoan saskibaloia indartzea du helburu", Jose Luis Zubizarreta Xubi-ren hitzetan.

Hitzarmen horren ondotik bi taldeek elkarlanean hasi duten bide berriaren adierazle da gaur 20:00etan Bruesa GBC-k Valladoliden aurka Azpeitiko kiroldegian jokatuko duen partida. Bruesa GBC-k aurredenboraldian jokatuko duen laugarren lagunarteko partida izango da gaurkoa. Partidako sarreren salneurria honakoa izango da: 5 euro balioko ditu sarrera arruntak, eta 16 urtetik beherakoentzat, berriz, 3 euroko salneurria izango dute. Sarrerak leihatilan eskuratzea posible izango da.