Udalak, Aralarren proposamenei buruz

Jabier Altuna (Udaleko Antolakuntza Saila) 2006ko ira. 13a, 23:09

Aralarrek atera duen proposamenaren inguruan, Azpeitiko Udalak honako hau adieraztea nahiko luke:

  • 1. Datorren urtean, aurrekontu berriekin aurrera emateko asmoa daukagu obra hau.
  • 2. Kokapenak (herriko trafiko handiena biltzen den kalea) eta eskatzen den obraren tamainak (espaloia , autobusarentzat "geltoki" berria, anbulantzientzat aparkalekuak, zebrabidea aldatu...) ikerketa sakona eskatzen du eta horretan ari dira Udaletxeko teknikoak orain.
  • 3. Hauekin batera, "badena" jartzeko asmoa daukagu, kotxe eta moto batzuk daramaten abiada jaitsi arazteko.
  • 4. Aurretik, beste bi tokitan, 2 obratxo egiteko asmoa dagoela adierazi nahi dut. Igerileku inguruan eta San Martin zaharren egoitza inguruan beste 2 "baden" horietakoak jartzeko asmoa dago.
  • 5. Azkenik, eskerrak eman Aralarri egin duten proposamenagatik eta eskatu bai Aralarri, bai beste edozein elkarte edo pertsonei, 4 begik 2 baino gehiago ikusten dutenez, dituzten ideiak edota proposamenak azaltzen jarrai dezatela.