Langileok hitza eta erabakia

Jon UrdiƱeta (Argazkiko langileen izenean) 2006ko abe. 4a, 19:12
100 langile inguru bildu ziren larunbatean argazkia ateratzeko.

Larunbatean (hilak 2) 100 bat langile Euskal Herriaren hitza eta erabakia errespetatua izan dadin eskatzeko bildu ziren

Langile hauek, urtarrilaren 13an Euskal Herriak hitza eta arabakia lemapean egingo den manifestaziorako deia luzatzen dute

Euskal Herriak, herrien hitza eta erabakia errespetatzen den mundu bateko kide burujabe izan nahi du, bere hitza eta bere erabaki ahalmenarekin, herri libreen mundu batean biziz.

Azpeitiko langileok autodeterminazioaren aldarriak ekarri gaitu gaur hona, euskal jendarteak horren premia gorria duelakoan. Langileok jendarteko sektore ekonomiko eta sozial baztertuenen borroka geure egiten jakin izan dugu, elkartasuna baita gure armarik miresgarriena: gazteak, emakumeak, langabetuak, presoak, etorkinak... Badakigu kapitalak, diru goseak harrapatzen duen dena itotzen duena, ez duela errespetatzen ez mugarik, ez hizkuntzarik; horregatik Euskal Herriaren hitza eta erabakiaren aldeko borroka hau, prozesu demokratikoa aurrera ateratzea, garaipen sozial handi moduan ulertzen dugu.

Autodeterminazioak, Espainiak eta Frantziak ezarritako inposaketaren gainetik egitea esan nahi du, geure lan harremanen esparru autonomoa eta propioa eratzeko aukera esan nahi du, besteak beste. Prozesu demokratikoa burura eramango badugu, oztopo judizial eta politiko askori aurpegi eman beharko diogu, eragozpen asko eta asko albora utzi eta aurrera egin.

Baina lanari ez diogu beldurrik, bai baitakigu oraingoa bezalako aukerak gutxi izango dituela gure herriak, eta gogor saiatuta ere ez dela erraza izango. Agiri honen inguruan bat egin dugun Azpeitiko langileok publiko egin nahi dugu Euskal Herriaren hitza eta erabakia errespeta dadin, herri honi autodeterminazio eskubidea aitor dakion borroka erabakigarrian, geure konpromisoa. Inolaz ere ez genuke prozesua herren laga nahi langileon parte hartzearen faltagatik, adore ezagatik...

Zeinek bere lantokian, zeinek bere herrian, langileok guztion hitza eta erabakia aldarrikatuko dugu, autodeterminazioaren alde egingo dugu lan, munduko herrien artean Euskal Herri libre bat ikusi dezagun noizbait.

Langileok, urtarrilaren 13an 19:00etan plazatik abituta Euskal Herriak hitza eta arabakia lemapean egingo den manifestaziorako deia egiten dugu.