Kutxazain automatiko bati eraso egin diote

Uztarria.eus 2007ko urt. 29a, 13:01
Larunbat iluntzean eraso egin zioten kutxazaina.

Banco Basconiak Plaza Txikian duen sukurtsala izan da kaltetua

Erasoa larunbat gauez gertatu zen

Ezezagun batzuek Banco Basconiak Plaza Txikian duen kutxazain automatikoari eraso egin zioten larunbat gauean. Gertaera 23:00ak aldera jazo zen eta, antza denez, ezezagunek likido suharbera erabili zuten kutxazainari su eman asmoz.

Erasoak kalte material txikiak eragin ditu eta kutxazaina erabilgarri dago gaur (astelehena).