Soreasuko eraikina egiteko lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2007ko urt. 31a, 18:01
Soreasuko aparkalekuak egiteko obrak.

Kultur ekintzetarako izango da eraikina

Aurrekontua 5.070.000 eurokoa da

(Urola Kostako Hitza)

Udalak, kultur gunearen eraikina izango dena egiteko obrak lehiaketara atera berri ditu. Horretarako, 5.070.000 euroko aurrekontua (BEZ barne) du. Azken hilabeteotan, Soreasun lur azpiko aparkalekuak egiten ari dira. Gero, aparkalekuen gainean kultur gunea eraikiko dute. Behin aparkalekuen obrak bukatzen dituztenean, goiko eraikina egiteko kontratua sinatuko dute, eta ordutik 14 hilabeteko epea izango dute eraikina bukatzeko. Martxoaren hasierarako obrak nork egingo dituen erabakiko dutela aurreikusten du Udalak.