Saihesbidea ezagutzera gonbidatuta

Urola Kostako Hitza 2007ko mar. 29a, 11:03
Gazte Asanbladak balizko saihesbideaz lortu duen planoa.

Gazte Asanbladak ibilaldia antolatu du Azpeitiko saihesbidearen aurka

Larunbatean izango da, 10:00etan plazatik abiatuta

(Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko Gazte Asanbladak egitarau berezi baten bidez salatuko du Azpeitiko saihesbidea egiteko asmoa; hala, saihesbidea zeharkatuko dituen lurretan ibilaldia egingo dute.

Ibilaldiaren bidez, saihesbideak zeharkatuko dituen lursailak erakutsi nahi dituzte. Era honetan, Landetatik abiatuko dira eta ondoren OƱatz aldetik Sistiagako harrobira jaitsiko dira. Ibilbide osoan kide bat arduratuko da saihesbidea nondik joango den erakusteaz. Sistiagako harrobian hamaiketakoa egingo dute eta ikusitakoari buruz hitz egingo dute; gazte asanblada arduratuko da janariaz. Atsedenaldiaren ondoren, Azkoitirako bidean jarraituko dute azalpenak ematen. Azkoititik itzulera errepide ondoko ibilbidetik egingo dute. Ondoren gaztetxean bazkaria izango da.

Azpeitiko Gazte Asanbladakoek "ingurumenarekiko errespetu eza, herritarrak ez informatzea eta herritarrek honelako kontuetan erabakitzeko ahalmenik ez izatea" salatu dute. Etxeetara bidali duten eskuorrietan azaltzen dutenez "Munategi eta Sistiaga erreken arteko Agitemendin igaroko da errepidea". Azpeitiko trafikoaren datuak ere eman dituzte: "Azpeitiko trafikoaren %86,20k Azpeitia dute abiaburu edo helburu, %13,80 da Azpeitian gertu gabe igarotzen dena". Horrek saihesbidearen beharra kolokan jarriko luke.

Ibilaldia martxoaren 31n, goizeko 10:00etan abiatuko da plazatik.