Hobekuntzak igerileku irekian

Uztarria.com | Hirigintza | Artikulua
2007-04-16 12:04

Orain artean igerileku ertzean lokatza sortzen zela-eta egingo dute hobekuntza

Lanek 12.000 euroko aurrekontua dute

Hilabete gutxi barru zabalduko ditu ateak igerileku irekiak. Udalak irekiera horri begira, hasiak ditu igerilekuan hobekuntzak egiteko lanak. Urak modu egokiagoan biltzeko sistema izango da hobekuntza.

Igerilekuaren ertzeko plataforma eta ondoko zelaiaren artean lokatza sortzen zen orain artean, eta erabiltzaile bat baino gehiago kexatu izan da horretaz. Lan horiekin urak egokiago bildu eta lokatza saihestea nahi da.

Joan den astean hasi zituzten lanek 12.000 euroko aurrekontua dute eta aste honetan bertan bukatzea aurreikusita du Udalak.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Miren | 2007-04-16 : 17:04

Ez naiz hobekuntza honetaz kexatuko, ondo deritzot. Baina galdera bat: zergatik ematen zaio lehentasuna urtean 2 hilabetez irekita dagoen instalazioari?Hainbat erabiltzaile kexatu gara polikiroldegiko aldagelen egoeraz azken urteotan, baina ez zaigu kasurik egiten. Gero eta jende gehiago gara polikiroldegiko zerbitzuak erabiltzen ditugunak: futbito, aerobik, spinning, squash, paddel, eskalada, kiroldegia, saskibaloia... Dutxa gehiago eta kondizio hobeagotan beharrezkoak ditugu.

Erabiltzailearen aurpegia Leire | 2007-04-16 : 21:04

Aurreko iritziarekin guztiz bat nator. Polikiroldegiko aldagelak eta dutxak zeharo eskasak dira. Ura tantaka tantaka erortzen da dutxatik. Niri ere ondo iruditzen zait kanpoko igerilekua hobetzea, baina polikiroldegiko aldagelak premia haundiagoa dutela deritzot. Ordaintzen digun hileko kuotarekin mereziko dugu ba ez?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa