Azpeitiko Abertzale Sozialistek larunbatean aurkeztuko dute zerrenda

Josu Labaka 2007ko api. 25a, 15:04

Plazan izango da ekitaldia, 12:00etan

Ezker abertzaleak 1.049 sinadura lortu eta larunbateko ekitaldirako deia egin du

Prozesu eta hauteskunde demokratikoen alde, 1.049 azpeitiarrek eman dute sinadura azken bi asteotan Azpeitiko Abertzale Sozialisten (AAS) alde. Eskertu nahi dugu sinadura eman duten herritar guztien ahalegina. Eta azpimarratu nahi dugu ere, herritarrei ekarpenak egiteko aukera eskaintzen zaien bakoitzean modu positiboan erantzuten dutela. Aipatu baita ere Hego Euskal Herrian 82.500 sinadura bildu direla.

Bada denbora, hauteskundeetan egongo ginela esan genuenetik, eta egongo gara. Herritarren babesaz ezker abertzalea hauteskundeetan egongo da. Eta bide horretan, Azpeitiko Abertzale Sozialistak hautes plataforma hilaren 28an, eguerdiko 12:00etan, herriko plazan aurkeztuko dugula adierazi nahi dugu. Eta azkenik, ezkertiar nahiz abertzale sentitzen diren guztiei larunbatean hautes zerrendari euren babesa ematera azaltzeko deia luzatu nahi diegu.