Igandean izango da XXXV. Urraki Igoera

Urola Kostako Hitza 2007ko mai. 4a, 11:05
Txirrindulariak Iraetatik Meagara bidean, Iraetako I. proban.

Aurten ibilbide berria du txirrindulari frogak

Tarteko helmugaren saria ere izango da

(Urola Kostako Hitza)

XXXV. Urraki Igoera igande honetan izango da. Bertan, mota guztietako txirrindulariek izango dutela aukera nabarmendu dute Lagun Onak Txirrindulari Elkartekoek.

Aurten, gainera, ibilbide berria eta beste zenbait aldaketa izango ditu probak. Loiolan izango den tarteko helmuga saritzea erabaki du antolakuntzak, esaterako.

Ibilbide berria

Irteera Azpeitiko plazan izango da 10:30ean eta Azkoitira abiatuko dira. Han bira eman eta Zestoarantz abiatuko dira. Zestoan izango dira 11:00etarako eta handik Zarautzera abiatuko dira, Meaga mendatea igo ondoren. Zarauztik Zumaiara iritsiko dira 11:39 alderako. Handik, berriro, Loiolara abiatuko dira Zestoa eta Azpeititik zehar, eta han tarteko helmuga izango da. Loiolan, ordea, ez da geldialdirik egongo eta berriro Azkoititk bira eman eta gero, Urrakira abiatuko dira, Landetatik zehar. 12:35 inguruan amaituko da proba Urrakin.