Garmendipen gaztetxoen finalak larunbatean

Uztarria.eus 2007ko mai. 4a, 14:05

Bihar jokatuko dituzte Urolaldeko Gaztetxoen XXIX. Futbol Txapelketako azkenak

Partidak 15:30etan hasiko dira

Bihar (larunbata) Urolaldeko Gaztetxoen XXIX. Futbol Txapelketako finalak jokatuko dituzte Garmendipeko zelaian. 29 urtez jarraian antolatu izan dute Urolaldeko gaztetxoen futbol txapelketa. Lagun Onak kirol elkarteak eta Azpeitiko Udalak antolatu dute lehiaketa eta 15:30ean ekingo zaio.

Infantil neskek jokatuko dute aurreneko partidua. 15:30ean hasiko da norgehiagoka eta Floreaga A eta Ikasberri A izango dira aurrez aurre. Segidan, Benjamin neska eta mutilek eta Infantil mutilek jokatuko dute ordu berean, 16:30ean. Benjamin nesketan Iraurgi C eta Ikasberri A lehiatuko dira elkarren aurka, eta maila berean, mutiletan, Karmelo Etxegarai C eta Xabier Munibe arituko dira. Infantiletan, berriz, Iraurgi eta Ikasberrik jokatuko dute. 17:30ean jokatuko dituzte beste hiru partidu. Alebin mutiletan Karmelo Etxegarai B eta Iraurgi A izango dira aurrez aurre, nesketan Xabier Munibe A eta Iraurgi A eta kadete mutiletan, berriz, Floreaga eta Urola Ikastola lehiatuko dira. Infantil mutile partiduarekin amaituko da aurtengo futbol txapelketa.