Uztarriaren maiatzeko zenbakia, kalean

Uztarria.eus 2007ko mai. 11a, 21:05

Maiatzaren 27an izango diren udal eta foru hauteskundeak izan dira landutako gai nagusia

Euskara atalean, Antton Eizagirre, Bastidan omendutako azpeitiarraren ibilbidea dago irakurgai

Kalean da Uztarria herri aldizkariaren 84. zenbakia, maiatzekoa, eta webgunean ere ikusgai dago. Maiatzaren 27an egingo diren udal eta foru hauteskundeak izan dira zenbaki honetako gai nagusia. Honakoak izan dira dakartzan gaiak:

.08. Inkesta. Maiatzeko azken igandean Xoxoteko egunera joateko ohiturarik ba al duten galdetu diegu herriko txikiei.

.12. Han eta hemen. Lanbide Heziketako praktikak kanpoan egitea erabaki duten lagunen testigantza.

.14. Klik. Burdinbidearen Euskal Museoko trenean bidaiatu du Uztarriak.

.22. Udal hauteskundeak. Elkarrizketak, asmoak, hautagaiak, datuakĀ…

.40. Eskalada. Aurten, lehen aldiz, presoei elkartasuna adierazteko eskalada txapelketa antolatu dute.

.52. Omenaldia. Antton Eizagirre azpeitiarrak urteak daramatza euskalgintzaren alde lanean Bastidan (Araba). Omendu egin dute.