Basazabal hotelerako proiektuak abuztura arte jasoko dituzte

Urola Kostako Hitza | Besterik | Artikulua
2007-05-17 09:05

Aurreproiektua eta bideragarritasun planaz gain, lanen, ustiaketa eta mantenuaren proiektua ere aurkeztu behar da

Alokairu moduan eraikina ustiatzeko 50 urte izango ditu kontratua eskuratzen duenak, sinatzen den egunetik hasita. (Urola Kostako Hitza)

Basazabal jauregia hotel bihurtzeko bidean da.  Argazki originala

Maiatzaren 3ko udalbatzarrean onartu ziren Basazabal hotel bihurtzeko errentamenduaren oinarriak eta aste honetan bertan argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Kontratazio honen txostena Azpeitiko Udaleko idazkaritzan ikusi ahal izango da GAOn argitaratzen denetik abuztuaren 31ra bitartean, egun hau barne. Azken egun honetatik aurrera jasotako proposamenak ez dira kontuan hartuko.

Lehiaketaren oinarriak

Errentamenduaren eskatzaileak aurreproiektuarekin eta bideragarritasun planarekin batera, lanen eta jardueren proiektua eta hotelerako proposatzen duten ustiapenaren eta mantenuaren proiektua aurkeztu beharko ditu.

Eskatzaileak banaka edo enpresen elkarte moduan aurkeztu daitezke. Hori bai, hasiera batean banaka aurkeztutako enpresak ezingo du aldi baterako elkarkidetza hitzarmenik sinatu.

Alokairu moduan eraikina ustiatzeko 50 urte izango ditu kontratua eskuratzen duenak, sinatzen den egunetik hasita.

Hotela esleitzeko lehiaketan 100 puntu eskuratu ahal izango dituzte, eta beharrezkoa izango da horietatik 50 lortzea. Puntuak banatzeko orduan, aurreproiektuaren eduki teknikoan, esaterako, 20 puntu eskuratu ahal izango dira eta proiektuaren bideragarritasun ekonomiko eta finantziarioan, berriz, 40 puntu eskuratu daitezke. Langile guztiek euskara jakiteagatik eta bezeroen arretarako langileek frantsesa, ingelesa eta alemana jakiteagatik bost puntu lortu daitezke.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia ErramunAizpuru | 2007-05-18 : 17:05

Kontratu irekia benetan udaletxeak eskaintzen diguna.Denok dugu aukera eskuhartzeko deigarria izango den hotelaren kudeaketan.Izan bihotz Ander, eta aurkeztu zeure burua.Hor ikusi nahi zintuzket berrogei eta hamar urteetan zehar aurkezten zaigun loretxoa urestatzen eta edertzen.Ez zaizu, berez duzun otan puzkarekin, zaila izango talderik eraginkorrena osatzea zue burututako taldeari esleitua izan dakion Basazabal hotelaren ardura.Inor bultzatzekotan, Ander, zu bultzatuko zintuzket. Ez utzi besteek aurrea har diezazuten, berriro izango baitzenu aitzakirik udaletxearen erabakiaren aurka jotzeko. Eta ez natzaizu txantxetan ari; izan ere, maiz gertatzen da baratzainarena, ez duela barazkirik jaten eta besteek jan dezaten barazkiren bat eragozten duela

Erabiltzailearen aurpegia Ander | 2007-05-18 : 19:05

Erramuntxo, konbentzitu egin nazu. Bihar bertan joango naiz gure alkategai Julian Eizmendirekin hitz egitera. Adi! Ez dut esan alkate, alkategai esan dut. Gauzak dauden moduan, ikusteko dago Julian izango den ala ez hurrengo lau urteetako alkate!Ikusiko duzu nolako indarrarekin sartuko den ANV udaletxera. Zure lagun Joxinen xexenak saninaziyotan korralitoetatik plazara baino bortitzago. ANV kualizioak egiten hasten bada....AGUR AGUR JULIAN!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa