Santiago kaleko sarbidea aldatuta

Uztarria.eus 2007ko mai. 18a, 15:05

Perez Arregi plazan egiten ari diren lanak direla eta, Etxe Zuritik, Santiago karelako sarrera itxita egongo da hilabete osoan

Beste bide batzuetatik jo beharko da

Perez Arregi plazan egiten ari diren lanak direla eta, Santiago kalerako sarrera, Etxe Zuritik, itxita egongo da hilabete osoan. Hala jakinarazi du Azpeitiko udaltzaingoak. Beraz, Santiago kalera iritsi nahi dutenek beste bide batzuk jarraitu beharko dituzte.

Astegunetan, 8:30etik 13:00era bitartean, Erdi kale edo Enparantza Nagusitik Eliz kalera sartu, eta Parrokia aurretik igaro beharko da Santiago kalera heltzeko. Irteteko, berriz, plazatik atera beharko da. Arratsaldean, 13:00etik hurrengo eguneko 8:30ak arte, Enparango zubitik sartu, Plaza Txikitik Eliz kalera eta parrokia aurretik joan beharko da Santiago kalera. Gero, plazatik atera beharko da.

Bestetik, asteburuan, larunbateko 15:00retatik aurrera, Enparango zubitik sartu, Plaza Txikia igaro, Eliz kalea pasa eta parrokia aurretik sartu ahalko da. Irteteko, berriz, hilerri aldera joan beharko da edo parrokia aurretik ere irten ahal izango da, eliz kalean gora eginez eta Enparango zubitik irtenda.