Xoxoteko eguna

Uztarria.eus 2007ko mai. 28a, 18:05

Eguraldi eguzkitsuarekin argitu bazuen ere eguna, zeharo petraldu zen arratsalderako. Hala ere, Lagun Onak mendi bazkunak antolaturiko egitaraua bere osotasunean errespetatu zen. Txistulariak eta trikitilariak, meza nagusia, lore eskaintza, domina banaketa... Ez zuen askoz gehiagorako eman eguraldiak, bazkalorduan hasi zen euri-jasak amaierarik ez zuen izan iluntzera arte. Ahal zuenak ahal zuen moduan egin zuen beheranzko bidea.
Horrela bukatuko zen Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako mendi astea, Zarauzko Pagoeta mendi taldearen mendi asteari txanda emanez.