Azpeitia, herriarteko finalera

Uztarria.com 2007ko eka. 16a, 13:06
Azpeitia-Donostia finalerdiko kadeteak, atzo, Frontoi Txikin.

Atzo (ostirala) gauean ere 2-1 irabazi zion Donostiari, Frontoi Txikin

Arrasate izango du kontrario Gipuzkoako Txapelketako azkenekoan, hilaren 24an

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren finalerdiaren joanekoan (ekainaren 9an), Azpeitiak 1-2 irabazi zuen Donostian, eta atzo (ostirala) nahikoa zuen garaipen bat eta beste bi partidetan 26 tanto egitea finalera sailkatzeko. 2-1 irabazi zuen, ordea. 4-2 nagusi denera. Nahikoa erraz sailkatu da, beraz, finalera.

Frontoi Txikin jokatu zuten atzo gauean itzulikoa, hamarretatik aurrera. Jendea lepo zegoen; 400-500 lagun.

Ondo ekin zion Azpeitiak finalerdiaren itzulikoari, Murgiondo-Aizpuru kadeteek 22-13 irabazi zutelako (joanekoan 12an galdu zuten; Donostiak atzo Arzelus aurrelari ona gazteetan jarri zuen). Otamendi-Ieregi gazteek 21-22 galdu zuten (joanekoan 14an irabazi) eta LarraƱaga-Uzkudun nagusiek 22-8 irabazi (joanekoan 10ean irabazi).

Finalean, Arrasate izango du kontrario Azpeitiak. Hilaren 24an (igandea) izango da, goizez, Donostian, Atano III.a pilotalekuan. 10:30ean hasiko da finala. Arrasatek ere 4-2 irabazi dio finalerdia Atauni.