Iñaki Errazkin alkate berria

Uztarria.eus 2007ko eka. 16a, 21:05

Ustekabea izan da gaur (larunbata) Azpeitiko udaletxean: Iñaki Errazkin EAE-ANVren zerrendaburua izendatu dute alkate.Alderdi horrek 6 zinegotzi lortu zituen maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan, eta gaur beste hiru boto jaso ditu: EAko bienak. Bederatzi denera. Alkate berriak esan du "herriak aldaketa" nahi izan duela, eta "elkarlanerako ateak denentzat irekita" daudela.