Ilunpek herriarteko finalerako sarrerak salgai jarri ditu

Uztarria.eus 2007ko eka. 19a, 16:06
Azpeitia-Donostia finalerdiaren itzuliko partidan, kadeteak, Frontoi Txikin, lehengo ostiralean.

Igandean jokatuko du Azpeitiak finala, Arrasateren aurka, Donostian

Atano III. pilotalekura joateko autobusa antolatzeko asmoa du Ilunpek

Gaurtik (asteartea) hasita, Ilunpe Azpeitiko pilota elkarteak Gipuzkoako herriarteko txapelketako inalerako sarrerak salgai jarriko ditu. Azpeitiak Arrasateren aurka jokatuko duen finala igandean (hilaren 24an), Donostian, Atano III.a pilotalekuan, eta joan nahi duenak Frontoi Txikira joan beharko du 18:00etatik 20:00etara bitartean, han izango baititu sarrerak salgai. Larunbatean ere eskuratu ahalko dira sarrerak leku berean, 10:00etatik 12:00etara artean.

Finalerdietan atzean utzi zuen Azpeitiak Donostia.

Finaleko partidak 10:30ean hasiko dira.

Autobusa finalerako

Ilunpek Atano III.era joateko autobusa antolatzeko asmoa du. Interesatuek Frontoi Txikira jo beharko dute izena ematera. Sarrerak lortzeko ordutegi berean eman beharko da autobuserako izena ere.