Dantza suelto eskolaren 25. urteurrena

Maite Bereziartua (Sahatsa dantza taldearen izenean) 2007ko eka. 27a, 13:06

Luis Alberdi Beltza dantzak irakasten hasi zenetik 25 urte pasa direla eta emanaldi berezia eskainiko du Sahatsak larunbat honetan

Luis Alberdi Beltza dantzak irakasten hasi zenetik 25 urte pasa direla eta, Ekainaren 30ean emanaldi berezia eskainiko dugu arratsaldeko 18:00etan Izarraitz Pilotalekuan. Emanaldi horretara 25 urteotan dantza-eskolatik pasa diren guztiak gonbidatu nahi ditugu dantza egitera.

Parte hartu nahi dutenekin ensaioak ekainaren 27an eta 29an egingo ditugu iluntzeko 21:00etatik 22:00etara Betharramdarretako gimnasioan. Anima zaitezte elkarrekin urteurren hau ospa dezagun!