Realaren denboraldi-aurreko lehen partida, Azpeitian

Uztarria.com 2007ko uzt. 13a, 15:07

Uztailaren 28an jokatuko du, Lagun Onaken kontra

Chris Coleman Realeko entrenatzaile berriak orduan egingo du debuta

Realak astelehenean hasiko ditu 2007-2008 denboraldiko entrenamenduak, eta uztailaren 28an jokatuko du lagunarteko aurreneko partida: Azpeitian, Lagun Onak-en kontra, Garmendipe zelaian. Larunbata tokatzen da 28a; zehazteke dute ordua. Beste urte batzuetan ere jokatu izan du Realak denboraldi-aurrean Azpeitian.

Hilaren 28koaz gain, beste bost partida jokatuko ditu denboraldi-aurrean: Irunen (Gipuzkoa) bat, Holanda hiru eta Iruñean bat (horixe azkena, abuztuaren 17an, Osasunaren kontra). Abuztuaren 25-26ko asteburuan hasiko du Liga —Espainiako Bigarren A Mailan oraingoan—, Donostian, Castelloren kontra.

Chris Coleman (Gales) da lehen taldearen entrenatzaile berria. Bi azpeitiar izango ditu ekipoan: Mikel Labaka eta Mikel Aranburu.