Argitaratu dituzte Etxebeltz-Izarrako zerrendak, eta irailean izango da zozketa

Uztarria.eus 2007ko uzt. 16a, 12:07

.800 lagun inguruk egin zuten eskaria eta horietatik 559 dira behin-behinean onartutakoak

Zerrendak udaletxeko beheko solairuan, azpeitia.net helbidean edota Azpeitia Lantzen udal elkartean ipini dituzte

Gaur (uztailak 16, astelehena) argitaratu dituzte Etxebeltz-Izarrako Babes Ofizialeko Etxebizitzetarako onartutakoen eta ez onartutakoen behin-behineko zerrendak. Zerrendak udaletxe behe solairuan, azpeitia.net helbidean edota Azpeitia Lantzen udal elkartean ipiniko dituzte.

.800 lagun inguruk egin zuten etxebizitza hauen zozketan parte hartzeko eskaera eta horietatik 559 dira behin-behinean onartu direnak. Udalean azaldu dutenez, atzera bota diren gehienak Azpeitian erroldatuta ez egoteagatik baztertu dituzte.

Berez, lehen zozketa ekaina eta uztaila bitartean egitea aurreikusten bazen ere, zozketa irailean egingo da.

Erreklamazioak egiteko 10 egun

Etxebizitza hauetarako eskariak aurkeztu dituztenek eta onartuak izan ez direnek, hamar laneguneko epea izango dute. Azpeitia Lantzenen egin beharko dira erreklamazioak; astelehenetik ostegunera 09:00etatik 14:00etara eta 16:00retatik 18:00etara eta ostiraletan 09:00etatik 14:00etara.

Erreklamazio hauek irailean aztertuko dira eta hauek aztertu ondoren kaleratuko dituzte behin-betiko zerrendak. Behin betiko zerrendak aztertu ondoren egingo dute lehenengo zozketa.