Eliz kalean atalka jarriko dituzte ur eta gas sareak

Urola Kostako Hitza 2007ko urr. 2a, 12:10
Parrokia aurrean lurra altxatzen ari dira langileak.

Orain arte saneamenduko hodiak jartzen ibili dira

Orain kalea hormigoiz estali dute (Urola Kostako Hitza)

Eliz kalea hormigoiz estali berri dute; oraindik, ordea, berriro ere altxatuko dute kale osoko lurra.

Orain arte saneamenduko hodiak, ur garbien hodia eta ur zikinen hodia ipini dituzte. Saneamenduko hodiak ipintzea bukatzean berriro ere kale osoa hormigoiz estali dute, Eliz kaleko bizilagunei eta dendariei ahal den traba gutxien egiteko.

Orain, ordea, berriro hasi dira parrokia aurrean lurra altxatzen, uraren, telefonoaren eta gasaren sareak ipintzeko. Sare hauek ipintzeko kaleko zorua atalka altxatuko dute. Eta behin uraren, gasaren eta telefonoaren sareak sartutakoan, orduan hasiko dira galtzada harria ipintzen.

Sareak atalka sartzeak denbora gehiago eskatzen badu ere, dena batera egiteak kale osoa zenbait astez urik gabe egotea eskatuko luke.