Ilunpek hiru partida jokatuko ditu larunbatean Frontoi Txikian

Uztarria.eus 2007ko urr. 4a, 14:10

Kadeteek, eta hirugarren eta lehenengo mailako seniorrek jokatuko dute

Pilota partidak 17:00etan hasiko dira

Larunbatean, urriak 6, Ilunpeko pilotariek partiduak jokatuko dituzte Frontoi Txikian. Kadeteek Bergarakoen kontra jokatuko dute. Hirugarren mailako seniorrek Aurrera Sayatz pilota elkartekoak izango dituzte aurrez aurre eta lehenengo mailako seniorrek, berriz, AƱorgarko pilotariak. 17:00etan hasiko dira partidak eta Frontoi Txikian jokatuko dira hirurak.

8tik 7 irabazi

Joan den asteburuan Ilunpeko pilotariek zortzi partida jokatu zituzten eta horietatik zazpi irabazi egin zituzten. Jesus Ruiz de ArgandoƱa Keuttin Ilunpe pilota elkarteko kidea "gustura" agertu da Azpeitiko pilotariek joan den asteburuan erakutsitako mailarengatik.