Masajeak ematen ikasteko

Urola Kostako Hitza 2007ko urr. 8a, 10:10
Haur masaje ikastaroa izango da Azpeitiko Ikastolan.

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak haur masaje ikastaroa antolatu du urtebete arteko haurren gurasoentzat

Ikastaroa hilaren 16an hasiko da (Urola Kostako Hitza)

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak urtebete bitarteko haurren gurasoentzat haur masaje ikastaroa antolatu du. Ikastaroa, hilaren 16an hasiko da eta bost aste iraungo ditu, astero bi orduko saio bat eginez.

Ikastaro honetan, gurasoek euren haurrei masajea ematen ikasiko dute. Irakaslea, berriz, Nerea Mendizabal zestoarra izango da, psikopedagogian lizentziatua eta haur masajeko hezitzailea.

Haur masajea teknika goxoa eta atsegina dela diote antolatzaileek, eta ukimenaren bitartez haurraren gorputza eta emozioen munduarekin modu sakonean bat egitea ahalbidetzen duela.

Gainera, begiraden, irribarreen, kontaktuaren, hitzen eta jokoaren bidez komunikatzearen artea dela azaldu dute.

Bestalde, gurasoek beraien haurrei masajea emateko teknika ikasteaz gain, saio bakoitzean irakasleak masajearen filosofia eta historiari buruzko azalpenak ere emango ditu. Horren inguruko ezagutza ere jasoko dute gurasoek, beraz.

Ikastaroa, zortzi eta 10 urte bitareko taldeetan emango da, eta gurasoetako batek edo biek hartu dezakete parte.

Ikastaroaren prezioa 70 eurokoa da; ikastolako gurasoentzat 50 euro kostatuko da. Izena emateko 943 151246 telefono zenbakira deitu beharko da edo zuzenean Ikasberri Azpeitiko Ikastolako idazkaritzara azaldu.