'Gure inguruari begirada bat' lehiaketako argazkiak aurkezteko epea ostegunean bukatuko da

Uztarria.eus 2007ko urr. 9a, 14:10

Landa eremua da egitasmoak aurten duen gaia

Lanak gazte informazio bulegoetan aurkeztu beharko dira

Gure inguruari begirada bat lehiaketara argazkiak aurkezteko epea bukatzear da. Etzi, urriak 11, baino lehen aurkeztu beharko dira argazkiak Azkoitiko edo Azpeitiko gazte informazio bulegoetan.

Aurtengo lehiaketan landa eremuaren garrantzia azpimarratu nahi dute, bere usadio eta ohiturak eta gaur eguneko paisaiaren egituraketan nekazal munduak izan duen partaidetza. Gaia errespetatzeaz gain, argazkiek Azpeitia edo Azkoitian ateratakoak izan behar dute.

Azkoitiko eta Azpeitiko udalek seigarren aldiz antolatu dute egitasmoa eta Agenda 21 proiektuaren baitan kokatzen da.