Hamahiru urte beteko ditu Trenaren Museoak larunbatean

Uztarria.eus 2007ko urr. 11a, 15:10
Trenaren Euskal Museoan dago lokomotore hau.

Ospatzeko hainbat lokomotora jarriko dituzte martxan

.11:00etan hasiko dira tren zerbitzuak eta 19:30eak arte martxan egongo dira

Urriaren 13an, larunbata, hamahiru urte beteko ditu Trenaren Euskal Museoak. Hori dela eta, trenen hainbat zerbitzu jarriko dituzte martxan larunbatean. 11:00etan hasiko dira tren zerbitzuak eta 19:30eak arte ariko dira Azpeititik Lasaoranzko eta alderantzizko, bidea egiten.

.11:00etan aterako da aurreneko trena. Portugaldik ekarritako eta Allan izeneko lokomotora dieselak irekiko du ibilbidea. Hurrengoa 12:00etan abiatuko da. Portugal baporezko lokomotorea izango da, Mallet CP E-205 markakoa eta 1913. urtekoa.13:00etan aterako da hirugarren trena. Euzkadi izeneko 1920. urteko baporezko lokomotorea egingo du ibilbidea. Laugarren trena diesela izango da. 17:00etan abiatuko da Alsthom izeneko lokomotore diesela. Bukatzeko, trakzio bikoitzeko trena abian jarriko dute 18:00etan. Trena Euzkadi eta Portugal lokomotoreek eramango dute.

Horiek guztiek Azpeitiko geltokitik irten eta Lasaora bitartean dauden bost kilometroak egingo dituzte eta berriz, geltokira buelta, ondoren. Horiez gain, hala ere, tren gehiago jarriko dituzte martxan estazioan bertan. Horiek 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era ibiliko dira eta honakoak izango dira: Larrun garabia (Bretainia Handia, 1920), Zaragozako tranbia, U-52 Bilboko tranbia (1932), Espinal (1887) eta Berliet (1924).

Trenaren Euskal Museoko arduradunek dei egin dute larunbateko "egun berezian" parte hartzera. Bide batez, urteurrena aitzakia hartuta Burdinbidearen Lagunen XI. Nazioarteko bilkura ere egingo dute museoan bertan.