Multimedia saioak gehituko zaizkio musikari Triku Festan

Urola Kostako Hitza 2007ko urr. 22a, 11:10
Plazako arkupetan aurkeztu zuten aurtengo Triku Festa, ostiralean.

Musika eta ikus-entzunezko ekimenak uztartuko dituzte aurtengo Triku Festan

Ostegunean jarraituko du festak eta igandera arte iraungo du (Urola Kostako Hitza)

Zirkuito komertzialetatik kanpo dauden taldeen eta esperimentazioa lantzen duten kolektiboen erakuslehio bihurtuko da beste behin ere Triku Festie. Herenegun abiatu zen ekimena, San Agustinpen, eta urriaren 25etik 28ra bitartean Euskal Herriko zein kanpoko hainbat talderen sorkuntza lana ezagutzera emango dute.

Zazpi urte bete dituen jaialdi honek musikaren mugetatik haratago joan nahi du aurten, eta horretarako bideo-DJ bat eta Logela Multimedia bezalako proiektu interaktiboei ateak zabaldu dizkie.

"Talde interesgarriak ekartzen saiatzen gara. Ezagutzen ez dituztenek ezuste atseginak hartzen dituzte, eta talde horien zaleentzat aukera ederra izaten da jaialdia", adierazi du Aitor Bengoetxeak, antolatzailetako batek. Gero eta oihartzun handiagoa du jaialdiak eta etorkizunean gehiago hazi dadin lanean jardungo dutela esan dute Triku Elkartekoek.