Kirol mahaia osatzeko bilera udaletxean

Uztarria.eus 2007ko urr. 22a, 14:10

Asteazkenean, hilak 24, 20:00etan izango da bilera, udaletxeko areto nagusian

"Kirolaren kalitatea hobetzeko" sortu nahi dute mahaia eta era guztietako kirolariei luzatu diete parte-hartzeko deia

Azpeitiko Udalak "kirolaren kalitatea hobetzeko" Kirol Mahaia osatu nahi du. Horretarako bilera egingo dute asteazkenean, hilak 24, udaletxean eta dei egin diete eskola, federatu eta aisialdi mailan kirola egiten dutenei bilera horretan parte hartzeko. 20:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.

Era guztietako kirolariei egin zaie deia. Izan ere, herriko kirol eragile desberdinekin harremanetan jartzeaz gain, Udalak "partaidetza-aisialdi" kirola praktikatzen dutenen parte-hartzea ere bultzatu nahi du, jarduera kirol-esparru antolatuetan, lehiaketan edota modu arautuan egiten ez dutenen parte-hartzea, alegia.