Erlo telebista laster hasiko da Urola Kostan digitalean emititzen

Uztarria.eus 2007ko urr. 22a, 15:10

Zarautz eta Kaito herri telebisten bat egitearen ondoren sortu dute; Azpeitian ikusten da

Hamaika Telebista Hedatzeko Taldearekin Eusko Jaurlaritzaren lizentzia digitala lortu du

Zarautz eta Kaito herri telebisten bat egitearen ondotik sortu dute Erlo telebista. Laster ikusgai egongo da digitalean Urola Kostan, Hamaika Telebista Hedatzeko Taldearekin Eusko Jaurlaritzak emandako lizentzia digitalari esker. Dagoeneko Azpeitian, Azkoitian eta Zarautzen ikusgai dago eta Euskaltelen bidez, baita Getarian ere.

Gaur, urriak 22 astelehena, Gara egunkariak elkarrizketa egin dio Iban Bengoetxea Erlo telebistaren sustatzaileetako bati. Bengoetxearen esanetan, "bakoitzak bere aldetik jo beharrean, uhin bidezko seinale digitala sartzen ari den garai honetan, nolabaiteko elkarlana proposatzea erabaki genuen. Kaito prest agertu zen eta hortik etorri da Erlo telebista".