Udalbatzak aho batez onartu du mailegu eskaera

Urola Kostako Hitza 2007ko urr. 24a, 15:10

.4.400.000 euroko mailegu eskaera aho batez onartu zuten joan den ostegunean

Kredituak 20 urteko amortizazio epea izango du

Joan den ostegunean ezohiko udalbatzarra egin zen Udalaren mailegu eskaera onartzeko. 4.400.000 euroko mailegu eskaera aho batez onartu zen eta kreditu eragiketa hori Gipuzkoa Donostia Kutxa finantza erakundearen bidez egingo dute.

.20 urteko amortizazio epea izango du kreditu honek eta urtebeteko erabilpen epea izango du. Hiruhilean behin ordaindu beharko du Udalak mailegua