Mikel Labakak min hartu du

Uztarria.eus 2007ko urr. 24a, 11:10

Ezkerreko hankan izan du lesioa Realeko futbolariak, muskulu bikian izandako kontrakturaren ondorioz

Ikusi egin beharko da larunbateko partidarako jokatzeko moduan egongo den ala ez

Mikel Labakak min hartu zuen atzo Lazkaoko Harizti-Haundi futbol zelaian egin zuten entrenamendu saioan. Futbolari azpeitiarrak ezin izan zuen entrenamendua bukatu. Ezkerreko hankan izan du lesioa; muskulu bikian izandako kontrakturaren ondorioz.

Realak Racing de Ferrol taldearen kontra du larunbatean norgehiagoka eta kusi egin beharko da Labaka partida jokatzeko moduan izango den ala ez. Medikuaren azalpenek ez dute aditzera eman errekuperazio epeak nolakoak izango diren, eta beraz, baliteke lesioa berehala sendatzea edota luzatzea. Gaur egingo duten entrenamendu saiotik baliteke zerbait gehiago jakitea.