Gaztetxetik Urederrara irteera antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2007ko urr. 25a, 11:10

Gaur, osteguna, 19:00etan egingo dute bilera, datorren asteburuan eraman beharrekoa zehazteko

Azaroaren 1ean, osteguna, 09:30ean aterako dira Azpeitiko plazatik (Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko gaztetxetik datorren astebururako Urederrara (Bakedano, Nafarroa) irteera antolatu dute. Gaur egingo dute irteerara joan nahi dutenekin bilera, 19:00etan, Gaztetxean; zer eraman behar den, non lo egingo duten... eta beste hainbat gauza zehaztuko dituzte bertan.

Azaroaren 1ean, osteguna, 09:30ean aterako dira Azpeitiko plazatik eta 11:30 ingururako Urbasan egotea espero dute. Gero, Urederra jaitsiko dute eta Bakedanora joango dira bazkaltzera. Gauean jolasak egingo dituzte.

Ostiralean, berriz, eguna Urbasan pasako dute. Larunbatean, Irurtzunera joango dira AHTren Aurkako Egunera, eta igandean itzuliko dira.

Bestalde, irteeran parte hartu nahi duenak 30 euro ordaindu beharko ditu.